Durango 1936 elkartearen esperientzia
Eguna: 2019/11/26
Ordua: 19:00
Lekua: Harizpe
Antolatzailea: Ipes

Ipes elkarteak Memoria elkarrizketasaio berri bat antolatu du, Gernikan. Oraingo honetan Durango 1936 elkartearen esperientzia ezagutzeko aukera izango dugu, eta, horretarako, Andoni Barreña bertako kidea etorriko da.

Izan ere, Durango 1936 elkartea erreferentzia garrantzitsua da herri-memoriaren lanketan. Orain aste gutxi, argitaratu berri duten urtekariaren berri eman genuen http://www.durango1936.org/…/gure-bigarren-urtekaria-eskura…, Durango 1937ko martxoan faxismoa eta frankismoak bonbardatu zutela oroitzeko eta aldarrikatzeko lan nekaezina daramate, testigantzen jasoketan lan iraunkorra http://www.durango1936.org/eu/, Durangoko udalarekin kerellaren bidea jorratu dute….ziur Gernika Memoriaren Lekuko plataformak asko duela ikasteko beraiengandik eta elkarrizketa saio interesgarria izango dela.

Saioa Gernika-Lumoko Arrano tabernaren goiko aldean dagoen Harizpe txokoan izango da, arratsaldeko 19etan hasita. Bertako Arrano kultura lan-taldearekin elkarlanean buruturikoa, hain zuzen ere.