Drogueria Amutiok 75 urte (1948-2023)
Eguna: 2023/04/28
Ordua: 19:00
Lekua: Domingo Alegria plazan
Antolatzailea: Gernika memoriaren lekuko

Gernikako bonbardaketaren 86.urteurreneko testuinguruan Gernika-Lumoko Drogueria Amutiok 75 urte beteko ditu (1948ko apirilean zabaldu zen gaur egun dagoen kokalekuan, nahiz eta aurretik denda martxan zegoen).

Antonio Amutiok zabaldu zuen 1948.urtean , eta, ondoren, Javier Amutio semeak jarraitu zuen. Jarraian bere emaztea den Felicidad Izagirre gehitu zen, eta, gaur egun, Ainara Amutiok (bion alabak) jarraitzen du negozioarekin. Gaur egun Gernikako dendarik zaharrenetarikoa da (zaharrena ez bada).

Gernika Memoriaren Lekukoren bonbardaketaren urteurrenaren egitarauari gehitu dira, eta dendaren historiaren kontakizunaren bitartez, Gernikako historia garaikidearen memoria zati bat plazaratzeko modu bat bihurtu zaigu

Horretarako, Haritz Petralanda Mugarra ikus-entzunezkoetan dabilen lagunak, bideo-kronika hau egin du bilduma gisa. Bukaeran azaltzen den marrazkia, Maitane Azurmendi artistak egin du, proiekturako.

Apirilaren 28an urteurren ekitaldia egingo du denda aurrean, bertsolariak eta musikariekin: Asier Zugadi kanta autore eta Erretem taldearekin.