Cabacas liburu aurkezpena
Eguna: 2023/04/25
Ordua: 19:00
Lekua: ASTRA Gernika
Antolatzailea: Ipes

Iñigo Cabacas auziak 2012ko apirilean izandako gazte horren hilketaren auziari egiten dio erreferentzia. Bilboko Athletic Club futbol taldearen jarraitzaile hura Ertzaintzaren pilotakada batek hil zuen, Athletic Clubak apirilaren 5ean Bilbon jokatutako Europa Leagueko partidaren ondoren buruan jota larri zauritua izan eta egun batzuetara, poliziaren gehiegikeriazko esku-hartze batean.

11 urte igaro dira, eta justizia ez da inon ageri, nahiz eta herriak badakin zer gertatu zen, eta nortzuk izan ziren erantzuleak. Zorrotz argitaletxearen eskutik, Igor Meltxor idazle ortuellarrak, gertaerak eman eta 10 urtetara memoria ariketa bat egin du liburu formatuan.Datorren apirilaren 25ean (asteartea) arratsaldeko 19tan ASTRA Gernikan, eta Gernika Memoriaren Lekuko plataformaren egitarauaren baitan (Ipes elkartea partaidea da) liburuaren aurkezpena egingo dugu egilearekin batera.