BARATZ-PE Hutsune bat oroimenean
Eguna: 2018/11/29
Ordua: 19:00
Lekua: Astra
Antolatzailea: Ipes


Ipsek memoria elkarrizketa saio berri bat egingo du ASTRA Gernikan, azaroaren 29an (osteguna) arratsaldeko 19tan. Mungiako Haizetara elkarteak aurkeztu berri duen ikus-entzunezko emanaldia izango da, eta bertako kide eta egilea den Ibai Alzaga elkarrizketatu dugu ere.BVEk (Batallón Vasco Español) 1980.urteko urriaren 21ean Mungiako Baratz-pe tabernaren aurka egindako erasoa pairatu zutenen testigantza zuzena barnebiltzen du.Garaiaren ispilua da lan hau; oroimen askotan hutsune bat sortu duena. Kontzienteki gertaera eta arrazoiak ezabatu nahia islatzen du, batetik. Bestetik, belaunaldi berriei gertaturikoa ezagutzeko eskubide urraketa-saioa adierazten du. Errealitate biei erantzuteko asmoz – hutsunea betetzeko asmoz- sorturiko lana da, zalantzarik gabe.Lau haizetara zabal dezagun bada!