81 urte espetxez espetxe
Eguna: 2018/04/28
Ordua: 12:00
Lekua: Foruen Plazatik
Antolatzailea: Sare

1937ko apirilaren 28an, George Steer kazetariak egun bat lehenago idatzi zuen kronika argitaratu zen The Times egunkarian; justu gaur 81 urte: “Gernika, euskaldunen hiririk zaharrena eta haien kultur tradizioaren muina, erabat suntsitu zuten atzo arratsaldean matxinatuen hegazkinek” zihoen. Geroztik, sarraskiaren kontakizuna bihurtu du historiak, hari esker –besteak beste– ezagutu zirelako munduan barrena Gernikaren bonbardaketaren gertaerak, ondorioak eta erantzuleen jokabidea.

Sare Gernika-Lumok, iazko lanari jarraituz, herri-memoriaren lanketan murgiltzeko asmoarekin bere ekarpena burutu nahi du. Kasu honetan, “81 urte espetxez espetxe” ekimenarekin: 1937ko apirilaren 26az geroztik –bederen– presondegiz presondegi barreiaturiko anatomia bati abiapuntua eman zieten Gernikako kartzelak (edo atxilotze guneak) oroimen ibilbide baten bitartez lotuz. Izan ere, gaurko Josefinak, institutua edo eskola zaharrak, adibidez, espetxeak izan ziren orduan. Eta han gertatutakoa, gure herriko historiaren parte da.

Tamalez, gure oroimen ibilbide honekin ohartuko gara orduko eta gaurko espetxeen errealitateak ez direla hain ezberdinak: bizi-baldintzak, gaixotasunak eta testuinguruak blaituriko erradiografiak bizirik dirauelako.

Ezagutzeko eskubidea eta ardura dugu, espetxeak oroimenean baino egon ez daitezen. Gernikarrontzat espetxeen errealitatea amaitu beharreko erronka delako!