Drogueria Amutiok 75 urte (1948-2023)

Gernikako bonbardaketaren 86.urteurreneko testuinguruan Gernika-Lumoko Drogueria Amutiok 75 urte beteko ditu (1948ko apirilean zabaldu zen gaur egun dagoen kokalekuan, nahiz eta aurretik denda martxan zegoen).

Antonio Amutiok zabaldu zuen 1948.urtean , eta, ondoren, Javier Amutio semeak jarraitu zuen. Jarraian bere emaztea den Felicidad Izagirre gehitu zen, eta, gaur egun, Ainara Amutiok (bion alabak) jarraitzen du negozioarekin. Gaur egun Gernikako dendarik zaharrenetarikoa da (zaharrena ez bada).

Gernika Memoriaren Lekukoren bonbardaketaren urteurrenaren egitarauari gehitu dira, eta dendaren historiaren kontakizunaren bitartez, Gernikako historia garaikidearen memoria zati bat plazaratzeko modu bat bihurtu zaigu

Horretarako, Haritz Petralanda Mugarra ikus-entzunezkoetan dabilen lagunak, bideo-kronika hau egin du bilduma gisa. Bukaeran azaltzen den marrazkia, Maitane Azurmendi artistak egin du, proiekturako.

Apirilaren 28an urteurren ekitaldia egin genuen denda aurrean, Beñat Bilbao eta Koldo Gezuraga (Lilibertso) bertsolariak eta musikariekin: Asier Zugadi kanta autore eta Erreten taldearekin. Zozketak antolatu ziren ere, eta jasotako dirua Batera Gara elkarteari (umeen gaixotasunak lantzen dituzten elkertea) eman zitzaion.

Maiatzaren 20an, GARA egunkarian – berelarunbateko Gaur 8 gehigarrian- Nerea Goti kazetariak egindako elkarrizketa-erreportajea argitaratu zen dendaren ibilbidea laburbiltzen duena:

https://www.naiz.eus/es/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2023-05-20-07-00/hemeroteca_articles/gernikako-historiaren-zati-bat-salmahaiaren-beste-aldetik-kontatuta

Droguería Amutio 75 años (1948-2023)

En el contexto del 86 aniversario del bombardeo de Gernika, la Droguería Amutio de Gernika-Lumo cumple 75 años (se inauguró en abril de 1948 en el emplazamiento actual, aunque anteriormente la tienda estaba en funcionamiento).

Fue inaugurado por Antonio Amutio en 1948 y seguido por su hijo Javier Amutio. A continuación se sumó su esposa, Felicidad Izagirre, y actualmente continúa con el negocio Ainara Amutio (hija de ambos). Hoy en día es una de las tiendas más antiguas de Gernika (si no la más antigua).

Este comercio del pueblo se suma así, al programa del aniversario del bombardeo de Gernika Memoriaren Lekuko, y a través del relato de la historia de la tienda se ha convertido en una forma de sacar a la luz un fragmento de la memoria de la historia contemporánea de Gernika.

El 28 de abril fué su acto de aniversario con los bertsolaris Beñat Bilbao y Koldo Gezuraga (Lilibertso), el canta autor Asier Zugadi y el grupo Erreten. Se organizaron sorteos cuyo dinero solidario se donó a la asociación Batera Gara (evento solidario que lucha por las enfermedades infantiles).

El 20 de mayo se publicó en GARA, en su suplemento del sábado – Gaur8- una entrevista-reportaje realizado por la periodista Nerea Goti que resume su evolución:

https://www.naiz.eus/es/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2023-05-20-07-00/hemeroteca_articles/gernikako-historiaren-zati-bat-salmahaiaren-beste-aldetik-kontatuta



Artxiboa

Gaiak