Bidasoako memoria

Ipes elkarteak Bidasoako Kepa Ordoki memoria elkartea gonbidatu dugu memoria elkarrizketa saio berrian: Kepa Ordoki, Irungoa izatez, Eusko Gudarosteko komandantea izan zen,  1937.urtean. Bizkaian, Gipuzkoan eta Santanderren borrokatu zuen, atxilotua izan zen are. Heriotza zigorra ezarri zioten, eta azkenean espetxe zigorragatik aldatu zioten, El Duesora eramanez. Ihes egitea lortu zuen handik, erbesteratua izan zen eta Mexikotik Frantziara eraman zuen Eusko Jaurlaritzak “Gernika batalloia”ren buruzagi bezala nazien aurka borrokatzera. Baionan hil zen, 1993an.