1981eko irailaren 10az geroztik Picassok marrazturiko Guernica Madrilen dago. Hortaz, aurten 40 urte bete dira bertan dutela bahiturik. Lehenengo Cason del Buen Retiron eta 1992az geroztik Reina Sofia museoan.
Horregatik irailean #GuernicaGernikara kanpaina abiatu genuen aldarrikapenari bultzada emateko eta eguneratze lan bat egiteko. Besteak beste, sare sozialetan deialdi bat zabaldu genuen: Guernica-ren irudi bat elkarbanatzea, norberaren Guernica berezi horren irudia. Hona hemen jaso ditugun irudien bilduma.
Guernica Gernikara ekarri arte lanean jarraituko dugu. #AzkenBidaia