Ipes elkarteak abiatutako Kartzela kalera ekimenaren barruan, Angela Davis emakume erreferentzialaren parte hartzearekin kontatu zuen antolatutako lehenengo ekimenean. Hau horrela izanda, eta pertsonaia horren ezaugarriengatik, gaur egun euskal gizartean pil-pilean dagoen gaiaren inguruan saioa antolatzea izan zen bere bidaiaren beste hizpideetako bat. Izan ere, memoria historikoa eta errelatoaren inguruan ematen diren eztabaida eta jarduerak ezin alboratu daitezke tamaina horretako nazioarteko erreferentzia bat Euskal Herrira hurbiltzen
denean. Gauzak horrela, memoria historikoa sinbolizatzen duen Gernikara bisita antolatzea izan zen ekimena, bidai bakar batekin eta Gernikako hainbat eragileen laguntzarekin, gaiaren inguruan sakon aritzeko.
Horrela, bada, bi norabideetan jorratutako proiektua da hau: alde batetik nazioarte figura bat Euskal Herrian izanda memoriaren inguruan irakurgai eta liburuak eskaintzea, gerra garaitik eta gaur egunerarteko egoera azaltzea, eta gero hori guztia modu praktikoan eta zuzenean ikusteko aukera ematea. Maiz, liburuetan eta museoetan ikusten denaz haratago, askoz inpaktu handiagoa du oraindik ere urrun ematen duen gertakari horien aztarnak zuzenean ikusteko. Ez da soilik gizartean pil pilean dagoen gai bat, baizik gertatutakoaren orban eta superbibienteak ere gaur egun egon badaudela eta beraiekin elkarrizketatzeko aukera izatea, Davis andereak izugarri eskertu zuen.
Baina ez da hori helburu bakarra. Mundu mailan justizia trantsizionalaren eztabaida dagoenean, iraganeko zauriak sendatu, edota iraganeko zauri horiek nola tratatu behar diren gizarte osasuntsu bat nahi denean, Euskal Herrian ikusitakoak, bereziki oroimen historikoaren ardatz honetan, bere diskurtsoan ere txertatuak geratuko dira. Herri honen beste parte bat bezala, bizipen bat non munduan zehar Euskal Herriari buruz aritzen denean kontutan izango dituelako ere.
Horrela, Angela Davis luze aritu zen gaur egun 92 urte dituen Julio Onaindiarekin, Gernikako bonbardaketaren testiguarekin, eta ondoren Gernikatik ibilalditxo bat egin zuten taldean, non historiaz aritzen ziren bitartean, historia hori benetan eta tokian-toki non gertatu zen azaltzen joan zitzaion: bunkerrak, Gernikako Arbola, eta abar. Bisitaldia, 2016.eko Otsailaren 8an izan zen, astelehena zela kontutan izanik gainera, merkatu eguna Bizkaiko herri horretan, eta bonbardeaketak gertatu ziren asteko eguna.
Gernikako iragana eta oraina, ibilalditxoa Astra eraikinean bukatuz eta bertako gazteekin ere hitz egiteko tartea izan zuelarik. Bukaerako, talde plural, anitz, forma askokoa osatu zen, proiektuaren birtualitatea agertzen duelarik.