Gernika, 1937ko apirila. Oroimen erradiografia hau hasi zen unea. Konpondu gabeko arazoak abiapuntu berri bat- ez lehena- bihurtu zeneko data.
Geure buruan, geure bihotzean, geure iraganean, geure orainan, geure etorkizunean…iltzaturiko marka. Betirako gurekin.
Oroimena oroimin bihurtua; egun bat eta beste bat. Bata bestearen atzetik. Gaurdaino. Errez esaten da baina, 80 urtetan zenbat izen, aurpegi, bizitza, familia eta lagunek ezagutu dute eskubideen urraketa sistematikoa? Zenbatek etxea eta etxekoak atzean utzi behar izan dute? Zenbateri etxetik urrun, oso urrun, eraman dituzte? Zenbat denboran?
….Eta Nortzuk?
Nortzuk ziren? Nongoak ziren? Zer bizi izan dute? Non? Noiztik? Noizarte? Zelan? Galdera gehiegi erantzunik gabe; erantzun herritarrik gabe, bederen.
Gernika, 2017ko apirila. Amaitu gabeko oroimen erradiografiak argia ikusten du gaur, hemen eta orain. Amaitu gabekoa amaitzeko aldarrikapenarekin jaioa, hain zuzen ere.
Tresna bat izatea nahiko genuke: bai memoria lantzen duten talde eta norbanakoentzat, bai sarekide guztientzat eta gernikar ororentzat. Ezagutu eta konpartitzeko. Zabaltzeko eta hedatzeko. Baina, batez ere, bere bitartez hausnarketa eta transmisiorako lanabesa izateko.
Dena hastera doa, dena hastera goaz. Amaitu gabekoa, amaitzeko. Guztion artean