Gaurko egunez, irailaren 10an, 1981.urtean Guernica koadroa Madrilera leku aldatu zuten. New York-eko Moma museotik aterata, erregimenaren Espainiar estatuaren “demokratizazio” prozesuaren ikur garrantzitsua bihurtu zuten. Geroztik, han dago, Madrilen, bahiturik. Gure tragedia azaltzen duen artelana inoiz zapaldu ez duen herritik urrun.
Guernica Gernikara aldarrikapena, herri behar bat eta ardura ere bada. Eta azken bidaia egitea eskubidea eta betebeharra: #GuernicaGernikara
Gure kideak diren bi lagunek, Maitane Azurmendi marrazkilariak, eta Sabin Ibazeta Gernika Batzordeko kideak, gaia lantzeko ekarpenak egin dituzte gaur, 2024.urteko irailaren 10ean.
Lehenak marrazki bidez; bigarrenak, Naiz atarian artikulua idatzita: