Bilboko Ibarrekolanda BHI-ko ikastetxeak “Sarri min ematen du akordatzeak” emankizun multi-disziplinarra egin du: antzerkia, olerkia, musika…uztartuz. Bertako ikasleak dira protagonista, eta Joseba Sarrionandiaren laguntza izan dute gidoian eta Igor Martin de Vidales da obraren zuzendaria.
Aurretik, Bilboko Loraldian festibalean aurkeztu dute (martxoaren 22an), eta apirilaren 16an Gernika-Lumoko Lizeo antzokian emankizun bikoitza egingo dute: goizean bertako ikasleentzat, eta arratsaldean (19tan), publiko guztiarentzat (eta dohainik), Gernikako kultur etxea eta Gernika Memoriaren Lekuko plataformarekin elkarlanean.
Guretzat ohore bat da horrelako proiektu batean elkarlanerako aukera izatea, eta horrelako ekarpen batekin abiatzea aurtengo bonbardaketa egitaraua.
Igor Martin de Vidales da obraren zuzendaria, eta Busturialdeko Hitzak ekimenaren erreportajean, bere hitzak jaso ditu ere. Hemen irakurgai: