Cabacas liburu aurkezpena

Iñigo Cabacas auziak 2012ko apirilean izandako gazte horren hilketaren auziari egiten dio erreferentzia. Bilboko Athletic Club futbol taldearen jarraitzaile hura Ertzaintzaren pilotakada batek hil zuen, Athletic Clubak apirilaren 5ean Bilbon jokatutako Europa Leagueko partidaren ondoren buruan jota larri zauritua izan eta egun batzuetara, poliziaren gehiegikeriazko esku-hartze batean.

11 urte igaro dira, eta justizia ez da inon ageri, nahiz eta herriak badakin zer gertatu zen, eta nortzuk izan ziren erantzuleak. Zorrotz argitaletxearen eskutik, Igor Meltxor idazle ortuellarrak, gertaerak eman eta 10 urtetara memoria ariketa bat egin du liburu formatuan. Haren aurkezpena egin dugu ASTRA Gernikan:

Bertan, liburuaren egilea den Igor Meltxor izan genuen hizlari, Zorrotz argitaletxearekin batera. Liburuaren edukiaren kontakizunaren bidez hausnarketa kolektiborako elementuak plazaratu ziren, ondorengo solasaldian ere konpartitru zirenak publikoaren parte-hartzearekin: nola gezur bat eraiki, manipualazioa, boterearen erabilera, polizia eredua, futbolaren papera jendartean, memoriaren eraikuntza etab.ak. Oso interesgarria izan zen.

Ekimena, beste detaile bat izateko ere baliatu genuen: izan ere, egun batzuk lehenago gure kide historikoa den Iñaki O’sheak 80 urte bete zituen, eta opari bat emateko baliatu genuen: Maitane Azurmendi artistak egindako erretratu-marrazki bat, hain zuzen ere. Iñaki, ez utzi galdetzeari!

Presentación del libro Cabacas. Editorial Zorrotz

El caso Iñigo Cabacas hace referencia a la causa por el asesinato de este joven en abril de 2012. Aquel seguidor del Athletic Club de Bilbao fue asesinado por un pelotazo de la Ertzaintza días después de que el Athletic Club resultara herido grave en la cabeza tras el partido de la Europa League disputado en Bilbao el pasado 5 de abril, en una intervención policial abusiva.

Han pasado 11 años y la justicia no aparece por ningún lado, aunque el pueblo ya sabe lo que pasó, y quiénes fueron los responsables. De la mano de la editorial Zorrotz, el escritor ortuellarra Igor Meltxor ha realizado un ejercicio de memoria en formato libro 10 años después de dar los hechos. Realizamos su presentación, junto con el autor, en ASTRA Gernika.

Artxiboa

Gaiak