Gasteiz-Gernika: bi hiri, memoria bakarra

1976ko martxoaren 3an iltzaturik dago gure memorian; 1937ko apirilaren 26a dagoen bezalaxe. Gasteiz eta Gernikak memoria bakarreko aurpegi ezberdinek osotzen dute, eta memoria lanketa herritarra sustatzen dugun elkarteak harremana estutu dugu azken urteetan, zorionez.

Lankidetza horren adierazlea da 2023ko martxoaren 3an Gasteizen egon izana Gernika Memoriaren Lekuko, eta Martxoak 3 elkartea apirilaren 26an Gernikara etortzea gonbidatu izana. Besteak beste, Gernika Batzordearen sirena aktibatzera. Plazera bat da horrelako egitasmoak sustatzea.

Bi hiri, baina memoria bakarra dugulako.

Artxiboa

Gaiak