Preso errepublikarrek berreraikitako trenbidea
Eguna: 2022/04/23
Ordua: 12:00
Lekua: Tren geltokia
Antolatzailea: Sare

Gernika bonbardatu zutela 85 urte betetzen diren honetan, SARE Gernika-Lumok bere ekimen propioa egingo du, urtero legez, Gernika Memoriaren Lekuko plataformako partaide gisa.

Aurten, eta iragarri bezala, preso errepublikarrek berreraikitako trenbideari erreparatuko diogu, eta, horretarako, tren geltokitik abiatuko dugu oroimen ibilbidea eta pasealekuan amaituko dugu.

Informazio gehiago eskaintzen duen esku-orria egin dugu ere, apirilaren 23ko ibilbidean banatuko duguna, eguerdiko 12etatik hasita.