Euskal Herriak Gerrari EZ!

Gernika Batzordeak deituta hainbat elkarte eta eragile elkartu gara ASTRAn, Euskal Herriak gerrari ez! adierazi , eta elkarrizketa, bakea, bizitza eta burujabetzaren alde herritarron aktibazioari bidea emateko. Aurki informazio gehiago emango dugu.

Izan ere, eta denok dakigun bezala, testuinguru oso konplexua bizi dugun garaiak dira gaurkoak. Gernikaren gainean bonbak bota zituztela 85 urte beteko diren honetan, Europako beste muturrean egoera bera pairatzen duten milaka herritar ditugu. Errusiak Ukraina eraso duelako, eta eraso horri gatazkaren handitze logikaren arabera erantzun baitzaio. Ehunka herritar hil dira jada, eta ehunka milaka dira bere etxetik eta Ukrainatik alde egin behar izan dutenak. Ukrainarren bizitzek balio dute, gerra eta zapalkuntzaren logikak urratzen dituen beste bizitzen moduan, Yemenen, Palestinan, Saharan, Kurdistanen edo Sirian, Katxemiran edo Papuan… Garaia da bizitza erdigunean jarri eta gerrei ezetz esateko.Gernika Batzordeak, Euskal Herrian honen aurrean printzipio politiko jakin hauetatik egin daitekeena aztertzeko bilkura batetara gonbidatu ditu elkarte, eragile etab.ak. Printzipio horiek gerrarekiko aurkakotasuna, bakearekiko, akordioarekiko eta elkarrizketarekiko adostasuna eta herrien burujabetzarekiko aldekotasuna dira.

Tartean LAB eta Steilas sindikatuak egon dira, Ongi etorri errefuxiatuak, EHBildu koalizioa, Ipes eta Lobak elkarteak izan dira, besteak beste. Javier Etayo “Tasio” marrazkilariak egindako ekarpena, eta gaurko bileraren argazkiak, hemen dituzue ikusgai.

#EHkGerrariEz

Hemen Busturialdeko Hitzak lan-bileraz egindako kronika irakurgai:

Artxiboa

Gaiak