Behin Gernika Batzordearen ibilbidea kontatzen duen ikus-entzunezkoa estreinaturik (2021ko urriaren 22an LIzeo Antzokian), eta Durangoko Azokako Irudienea gunean aurkezturik (2021ko abenduan) zenbait memoria elkarte lagun eta hainbat udalekin harremanetan jarri izan gara herrietan bere emanaldi-solasaldiak antolatzeko eta tresna izaeraren adibide praktikoa izateko.
2022ko lehen hilabeteetan zenbaitzu burutzen gabiltza:
Etxebarrian, Ahanzturaren Oroimena 1936 elkartearekin batera, otsailaren 19an:
Beste saio bat Lemoan burutu dugu; Lemoako udalarekin elkarlanean, eta bertako 85.urteurreneko egitarauaren baitan, ikkus-entzunezkoaren emanaldia egin genuen Kotxepin kultur aretoan, martxoaren 10ean, jende mordoaren aurrean. Lan itzela egiten ari dira bertako herritarrak herri-memoriaren eraikuntzan eta zinez pozgarria da holako egitasmo batean parte-hartzea.