Idurre Bideguren EHBilduko senatariak Miquel Iceta Espainiar gobernu zentraleko kulturari ministroari “Guernica” koadroa Euskal Herrira ekartzearen inguruko galdera instituzionala egin zion asteartean, hilak 15, Espainiar senatuan.
Galdera, aurretik kultura ministroak egindako erantzun baten harira zetorren; eta hau izan da erregistraturiko itauna:
Ezezko erantzuna jaso zuen, nagusiki afera teknikoek behartzen dituzten mugitzeko ezintasunak argudiaturik. Zenbait komunikabidek jaso dute ekimenaren nondik norakoak. EuropaPress agentziak, adibidez:
Eskualdeko komunikabideek ere jaso dute berria, Busturialdeko HItzan eta Oizmedi TBn, hurrenez hurren:
Eta funtsezko galdera, hau da: Zergatik Guernica koadroa Gernikara ekarri? 7 arrazoi:
1.- Izenari izana itzuliko zaiolako.
2.- Lekukotasun denak bere lekuan zentzu osoa hartuko duelako.
3.- Gure memoriaren sismografoa delako.
4.- Aitortza eta erreparazio keinua izan behar duelako.
5.- Gernika gehiagorik ez, ez hemen ez inon, adierazteko.
6.- Herri baten aldarrikapena delako.
7.- Etorkizun berri baterako atea zabaltzeko.
Gaur inoiz baino gehiago, Guernica Gernikara!