Memoria osoa herri ekimena


Gernika Memoriaren Lekuko plataforma aurkeztu berri den herri ekimen honen sustatzailea da, beste hainbat memoria elkarterekin batera. Izan ere, sustraian dagoen aferari heltzea beharrezkoa dela uste baitugu: memoria integral baten eraikuntza beharrezkoa da herri honetan iraganean emandako gertaera guztiak ezagutzeko, eta, justizian eta bizikidetzan oinarrituriko jendarte baten eraikuntzari heltzeko.

Erakunde publikoetatik eratorritako edozein ekimen ez luke ez datarik ez sektorerik baztertu beharko, eta gaur egun garatu nahi den ekinbideak partzialtasuna du ardatz. Bestelako oinarrietan  eraikitako memoriarekiko konpromisoa berresten dugu, honoko eremuetatik abiaturik:

  • “Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Zentro Nazionala”-ren planteamendu diskriminatzailea ez onartu.
  • Memoria Osoan oinarritutako dinamikak bultzatu, Giza Eskubideen urraketa guztiak barne hartuz.
  • Bizikidetza eraiki, bazterketarik gabe.

Informazio gehiago: memoriaosoa.eus

Artxiboa

Gaiak