2000 asilo eskaera EAEn 2019ko hilabete hauetan. Errealitate hau gure eguneroko ogia da, existitzen da, gure baitan dago! Gernika eta Busturialdean problematika anitzetatik ihesi errefuxiatuak daude bizitzen. Duintasunez bizitzeko eskubidearekin. Gernikak ihes egitera behartutako pertsona ugari ezagutu ditu, euskal herritarrak eta Euskal Herrira etorritakoak. Ekainaren 20a Errefuxiatuen Nazioarteko eguna izanik, Sare Gernika-Lumok, Ongi Etorri Errefuxiatuak Busturialdeak eta Astra Gernikak elkarkanean, “Posta Zaharra” izeneko kantaren bertsioa bideo klip eran argitara ematen dugu. Atzoko eta gaurko errefuxiatuak Gernikan libre eta duin bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko. Ez hemen ez inon, Gernika gehiagorik ez dugulako nahi: Ongi etorri Errefuxiatuak!