Lerro hauen bidez jakinarazten dizuegu Gernika bonbardatua izan zela 81 urte betetzen diren honetan, hainbat herri elkartek antolaturiko egitaraua helarazi nahi dizuegula (erantsirik doakizue kartela egitarau guztiarekin).
Izan ere, 40 urteko lan iraunkorra eta gero, Gernika Batzordearen sorrera bultzatu zituzten arrazoi berak gaurkotasuna izaten jarraitzen dute:
Hainbat gogoeta eta hausnarketa kolektiboen ondorioz, herri-oroimena lantzen dugun elkarteak “Guernica Gernikara” lan-lerroa biltzen gaituen osagai komuna dela konstatatu, aldarrikapena berreskuratzeko gogoa azaldu, eta 2018-tik aurrerako Gernikara egokitzeko determinazioa azaldu dugu. Horrek dakarren guztiaz jabeturik. Eta 81.urteurrenari begira aurkezten dugun egitarauak asmo horren lehen urratsa izatea nahiko genuke: Euskal jendartearen zatiketa eta muga sozial eta politikoak gainditu duen aldarrikapena izan da, eta horregatik iraun du gaur arte, nahiz eta Guernica margoa 1981.urtetik Madrilen egon.
Gernika 36-ko gerraren argazki integrala da, lagin bat baino gehiago; baina, aldi berean, Euskal Herriko iruditegi zein bilakaera historikoan Gernika, mugarri, erreferente eta kontzeptu komuna ere bada. Urrunetik dator bere esannahia, eta gaurdaino heltzen da bere zentzua (bidean, belaunaldiz balaunaldi, elementuak hornitu zaizkiolarik). Eta horretan sakontzea, ariketa interesgarria dirudi: Gernika bonbardeaketaren gertaeren aurrean, Gernika euskal memoriaren leku gisa, Gernika Euskal Herriko zein nazioarteko histiorian duen zabalkunde, erabilera eta esannahia…
Gauzak horrela, komunikabide gisa informazio edo lanketarako iritzi gehiagorik nahi baduzue, gurekin harremanetan jar zaitezkete. Ibon: 663 740 913 e-posta: ber-ver@ipes.eus.
Gernika Batzordea, Arrano kultur elkartea, Gernika Garretan, Lobak, Sare Gernika-Lumo, Ongi Etorri Errefuxiatuak Busturialdea, IPES elkartea
Gernika-Lumon, 2018ko apirilean.