Normandiako lehorreratzea

Gaurko eta biharko egunetatik hasita Normandiako Lehorreratzearen 75. Urteurrena ospatuko da. Aliatuek, Frantzian, Alemania Naziaren kontrako borrokan Ekialdeko eta Mediterraneoko fronteez gain, beste hirugarren bat zabaldu zuten. Aliatuen tropekin, frantziar erresistentziako kideek ere, mobilizazio ahalegin berezia egin zuten momentu hartan. Zelan ez gogoratu haien bizitzak galdu zituzten andre gizon guztiak, aramatuta borrokatu zirenak, sare klandestinoetan parte hartu zutenak, eta gerraren errugabeko biktimak: estatubatuarrak, kanadiarrak; ingeles, galestar eskoziar eta Commonwealthekoak baita frantziarrak, zein hauen kolonietako soldadu eta pertsonala. Gainera okupatutako Europako borrokalariak… Norevgiarrak, txekiarrak, poloniarrak… Eta noski, euskaldunak eta espainiar errepublikarrak. Ipar Euskal Herriko lurraldeetatik naziak eta frantziar kolaborazionistak gerra galtzear zeuden, haiek gainditzeko oraindik hilabete batzuk igaro baziren ere.

Baina bataila hura Askatasunaren aldeko Gurutzadaren atal berezitzat zuen Dwight David Eisenhowerrek, “Ike” mitikoak, Aliatuen armadaren buru berak 1953ko irailaren 23an hitzarmen berezi bat, militarra eta ekonomikoa, sinatu zuen Francorekin. Ondorioz, euskal eta espainiar borrokalari antifaxisten belaunaldi batzuen itxaropenak zapuztuta geratu ziren eta IIgarren Mundu Gerraren amaieratik kinka larrian zegoen diktadurak beste 22 urte iraun zituen.

Artxiboa

Gaiak