Italiar abiazioak Bartzelona hiria bonbardatu zuen 1938ko martxoaren 16, 17, eta 18an. Bereziki martxoaren 17a izan zen gogorra: 880 eta 1300 hildakoen artean (tartean 118 ume Generalitat-en arabera) sortarazi zituzten bonbek, 1500-2000 zaurituen artean, 48 eraikin suntsituak eta 78 larriki kaltetuak. 1936Ko gerran hildako gehien sortarazitako bonbardaketaren artean dago Bartzelonakoa, Gernikarekin batera.
Mirant al cel. 1938ko martxoaren 17an Bartzelona bonbardatu zuten Francoren agindupeko hegazkin faxista italiarrek islatzen duen filma 2008an aurkeztu zen. Hiru egun etengabe izan ziren, zerutik bonbak jaurtitzen hegazkin faxistak, eta hiria setiatuta zerura begira.
Gernika ondo gogoan dugu euskaldunok, baina Bartzelonakoa hiri handi bat bonbardatzen zuten lehen aldia zen Europan. Itzela izan zen. Eta orduko irudiez gain, bizirik ateratako asko eta askok berba egiten dute dokumentala eta fikzioa lantzen duten film honetan.
2020ko martxoaren 17a. Setioak beste izaera bat du; etxeetan barrena egotera behartuak gaude, egitekoak ginen ekimena egin ezinik, baina oroimena presente dugu, uneoro. Bartzelona-Gernika, gertu ditugu geure iraganean, egunerokotasunean, eta etorkizunean ere. Bonba jaurtiketek zeruari begira-Mirant al cel jaio, hezi, oroitu, eta bizitzera eraman gaituztelako. Nondik gatozen badakigulako; memoria garelako. Gernika-Bartzelona memoria leku direlako gaur inoiz baino gehiago. Oroimen besarkada bat Bartzelonako zerura, Gernikatik.