Cloacas. Los negocios sucios del agua en Euskadi

Ura, bizitzarako oinarrizkoa da. Haren kudeaketa demokratikoa ezinbestekoa da denontzat onuragarria izateko. Urteetan, negozio bihurtzeko saiakerak eta politikak egon dira; baita gurean ere. Honen guztiaren inguruan mintzatzen den ikus-entzunezko emanaldia egingo dugu ASTRA Gernikan, azaroaren 26an (igandea).

Ricardo Gamaza da bere zuzendaria, eta eko-kazetaritzatik dokumental bat baino gehiago egina du. Horretarako, Iratxe Arriola lagun izango dugu. Ura politikaren inguruan aritua eta aditua, Busturialdeko ura patzuergoaren bilakaeraren inguruan ezagupen zehatza duenak. Ondoren, solasaldirako tartea izango dugu ere Urdaibai -bere oraina eta bere etorkizuna- eztabaidagai dagoen honetan, uraren politikek eragin zuzena izan dutelako, eta izango dutelako.

#Ipes

#EzUtziGaldetzeari

Irakurgai duzue Jon Bernart Zubiri Rey-k Hor Dago El salto atarian egindako kronika:

https://www.elsaltodiario.com/agua/documental-destapa-negocios-sucios-del-agua-se-presenta-hoy-gernika

75 lagun elkartu gara ASTRA Gernikan. Eta ondoren Iratxe Arriolaren laguntzarekin, solasaldi emankorra izan dugu. Galderak, ekarpenak, hausnarketak….denetarik egon da Busturialdeko herri ezberdinetatik etorritako publikoaren partetik. Gaiak preokupazio handia sortzen duelaren seinalea:

Artxiboa

Gaiak